LABELS

2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

GABON KANTAK



Beltzez eta azpimarratuta dauden abestiak entsaiatzeko ondorengo bideoa erabil dezakezu.
  • Hator hator
  • Mariaren erantzuna
  • Gabon gaua heldu da
  • Kanta aleluia
  • Jingle bells (txirulaz)
  • Elur malutak

2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

LH 5 MUNDUKO MAPAREKIN GORA ETA BEHERA

Txanelako 3. gaia lantzen gabiltzala eta, aste honetan, kasualitatez gure ezagun baten neban egindako artikulu hau aurkitu dugu:
http://abeitia16.blogspot.com.es/2013/11/que-pasa-con-el-mapamundi-primera.html

Gogoan izan, txoko zurirako munduko herrialde ezberdinen inguruko albiste, ohitura, elementu, liburu, jantzi, musika, musika-tresna... baliagarriak izango zaizkigula!

Hona hemen Kontinenteen eta Ozeanoen izenak biltzen dituen irudia, paralelo eta meridianoak ere ikus daitezke bertan.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

LH 5 LUZERA-NEURRIAK ETA ZENBAKI HAMARTARRAK



Kaixo ikasle,

Jarraian zenbaki hamartardun luzera-neurriak indartzeko ariketak aurkituko dituzu. Zoritxarrez ez daude euskaraz, baina oso baliagarriak izango zaizkizu ikasgelan landutakoa finkatzeko.
Patxadaz irakurri eta egin! Garrantzitsuagoa da ondo irakurri eta ulertzea, eta ez denak egitea!
 
















2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

LH 1 DENBORAREN MAKINA


Lehenengo mailako ikasleak asmatzaileen rolean sartu eta “Denboraren makina” bat sortu dute. Etxetik ekarritako birziklatzeko gauzekin eraiki dute;  esne kutxak, jogur poteak, plastikozko botilak…
Oraingoan, “Denboraren makinan sartu eta denboran atzera bidaiatuko dugu, hain zuzen ere Dinosauroen garaira.
_________________________________________________

Los alumnos de primero de primaria se han convertido en inventores por un día y han construído una “Máquina del tiempo”,  utilizando materiales reciclables, tetrabriks de leche, envases de yogur, botellas de plástico…
Gracias a la máquina  viajarán en el tiempo, en  este caso hasta la era de los Dinosaurios.





2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

LH 5 Ikasgelan lantzeko ariketak

BURUZKO KALKULUA:
Hiru zailtasun maila daude. Errazenetik has zaitez!
http://www.amolasmates.es/juegos/Juegos_flash/sabueso.html

EUSKAL ADITZA:
Hasteko NOR-NORI aditza lan ezazu.
Gero, TRINKOA eta JOAN-ETORRI-IBILI atalak.
Behe aldean dituzu atzera eta aurrera joateko gezi urdinak.
http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.cat/projects/aditzak/jclic/aditzak.jclic.zip&lang=eu&title=Aditzak+%28Los+verbos+en+eusquera%29

Azkenik, hurrengo estekan NOR-NORK aditzari dagozkion ariketak landuko ditugu.
http://www.santurtzieus.com/gelairekia/ariketak/1a/gram/nor_k_orain_9.htm

HITZ PASA:
http://euskaljakintza.com/ariketak/hitzapasa/hp1-2.html

2013(e)ko uztailaren 3(a), asteazkena

ADI / ATENCIÓN

Gaztelerako irakur-liburuak Manu detective eta Chachi (LH 4) banatzea ahaztu genuen.

LH 4. maila amaitu berri duzuenontzat, liburua jaso edota utzi nahi baduzue...
LH 4. maila hastera zoaztenontzat, irakur-liburua ikasleren bati eskatu nahi badiozue... 
hilaren 12ra arte (goizez) liburua idazkaritzan eska dezakezue.
Barkatu eragozpenak!


Olvidamos repartir los libros de lectura de castellano Manu detective eta Chachi (4º EP). 

Para quienes acaban de terminar 4º de EP y quieren recoger y/o dar el libro a algún alumno...
Para quienes van a empezar 4º de EP y quieren pedir el libro a algún alumno... 
pueden pedir estos libros en secretaría hasta el 12 de este mes (por las mañanas).
¡Disculpen las molestias!

2013(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

LH 4 TXANELA UDAKO LANA

4. orrialdea: Berriak berri komikia irakurri.
5. orrialdea: Irakurri, pentsatu eta landutako gaiekin harremandu.
6. orrialdea: Abestiaz gozatu:
 
7. orrialdea: Jarraibide-testua irakurri. Animatuz gero, eskulana egin dezakezu.
10,11 . orrialdeak: Ariketak osatu. Probintziak, hiriburuak, eskualdea (Bilbo Handia) eta Ptu. Kardinalak (Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea, Mendebadea). Mapa motak (errepide m., politikoa, planoa, fisikoa...). Klimaren azterketa.
12,13. orrialdeak: Ariketak osatu. Kokatu: Kontinenteak eta landu ditugun zibilizazioak ere.
14,15. orrialdeak: Ariketak osatu. Paragrafo bakoitzeko ideia nagusia aurkitzeko galderak: Zeri buruz ari da? Zer da gaiari buruz adierazten duen gauzarik garrantzitsuena?
16,17. orrialdeak: Ariketak osatu. Ortografia. Animatuz gero, olerkitxoa baita ere.
18,19. orrialdeak: Ariketak osatu. Taula bete, baina lasai koadro guztiak ez dituzu bete behar...
22,23. orrialdeak: Ariketak osatu.
24,25. orrialdeak: Ariketak osatu. Nik uste dut...,  nire iritziz..., ...ekin bat nator, ...ekin ez nator bat, ...ekin ados nago, ....ez nago ados.
Deskribapenaren atalak: 1) Aurkezpena 2) Ezaugarri Fisikoak (kanpotik) 3) Izaera, ohiturak, zaletasunak...
26,27. orrialdeak: Ariketak osatu. Eskema osatu. Argazki bakoitzari dagokion izena.
28,29. orrialdeak: Ariketak osatu.
30,31,32,33. orrialdeak: Eskulanak behatu. Animatuz gero, baten bat egin.
34,35. orrialdeak: Tauladun ariketa osatu (besteak ez) eta komikia irakurri.
36. orrialdea: Bideoa ikusi eta ariketak osatu.
38. orrialdea: Proposatutako irudia marraztu eta margotu.
39. orrialdea: Animatuz gero, liburuxka egiterakoan bururatuko ideiak kontuan hartuz, ipuina idatzi.
40. orrialdea: AGURRA! ONDO IZAN OPORRETAN!

2013(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

LH 4 IZAN ZIRELAKO GARA

- Izaki bizidunon ezaugarriak. Ugalketa zer den.

 - Loredun landareen ugalketa. Lorearen atalak.

- Animalia ezberdinen ugalketa.
Poliniazioa eta Tximeletaren metamorfosia.


- Gizakiok pubertaroan jasan ohi ditugun aldaketak.

- Gizonezkoaren eta emakumezkoaren sexu-organoak.

Interneten kuxkuxeatzen Margari izeneko andereño baten txokotxoa ere aurkitu dugu; gaiaren inguruko informazio mordoa du, esate baterako, aurkezpen hau:


2013(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena

LH 6 ANTZEZLANAK

Kaixo, gure neska-mutilek egindako antzezlanak ikusi edota deskargatu ahal izango dituzu ondorengo esteken bidez:

LH 6A MUNDUAREN AMAIERA... BAI ZERA!

Deskargatzeko: https://dl.dropboxusercontent.com/u/37693867/MUNDUAREN%20AMAIERA...%20BAI%20ZERA%21%20-%20Artxandape%20LH6A.wmv

LH 6B TXIKAGO
Deskargatzeko: https://dl.dropboxusercontent.com/u/37693867/TXIKAGO%20-%20Artxandape%20LH6B.MTS

2013(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

LH 3-4 AITONA-AMONEI OMENALDIA

LH 3. eta 4. mailetan azken ikasturteetan egin dugun moduan, aurten ere GAURKO NAGUSIA ekimenean partu hartu dugu. Horretarako, ikasleek ikerketa zehatz bat egin zuten, aitona-amonen biografia idatziz. Zenbait ikaslek irudimena askatuz, gure nagusiak protagonistatzat dituzten ipuinak ere asmatu zituzten. Azkenik, hausnarketa sakon baten ostean, aitite-amamei beraien esker ona adierazteko gutunak ere prestatu zizkieten; beraien laguntza baloratuz, eskertuz, oroituz, maitasuna eta miresmena agertuz...
Aurtengoan egitasmo honi amaiera emateko, gaur omenaldi txiki eta xumea izan dugu Parrokiako Aretoan. Laburra baina zeharo hunkigarria izan da benetan.
Jarraian, Elizbarrutiko Keinuak proposatutako martxan parte hartzea aurrekusita genuen arren, eguraldia dela-eta, atzera bota gara. Hala ere, DBH 1. eta 2. mailako neska-mutilak “ausartagoak” izan dira, hiriko kaleetan zehar izan ditugularik gure nagusien lana eta garrantzia aintzatesten.
HOMENAJE AITITES Y AMAMAS
Como viene siendo habitual durante los últimos cursos, los alumnos de 3º y 4º curso de EP este año han participado también en la iniciativa ABUELO-A ACTUAL. Para ello, los alumnos investigaron a fondo para conocer más acerca de sus aitites y amamas, escribiendo una biografía. Algunos echaron a volar su imaginación, inventando cuentos en los que los protagonistas eran nuestros mayores. Finalmente, tras una profunda reflexión, prepararon unas cartas de agradecimiento, dando gracias, recordando, mostrando su cariño y admiración...
Este año para poner el colofón a la iniciativa, hoy se ha celebrado un pequeño y humilde homenaje en el Salón Parroquial. Ha sido un acto breve pero intenso, cargado de emotividad.
A continuación, teníamos previsto acudir a la marcha organizada por Gesto Diocesano, pero finalmente lo hemos desestimado debido a la adversa meteorología. Aún así, los alumnos de 1º y 2º de ESO han sido más “valientes”, recorriendo las calles de la ciudad para reividicar la labor y la importancia de nuestros mayores.

2013(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

ITZAL TXINATARRAK

LH 3. mailakook txinatar itzalak erabiliz aurkezpen batzuk egin ditugu. Gure gaia Txina bera izan denez, zibilizazio honetako arlorik garrantzitsuenetako batzuez baliatu gara. Nabaria da ez garela profesionalak honetan baina oso ondo pasa dugu eta baita zenbait gauza eder eta interesgarri ikasi ere. Bideoak ikusteko, zapaldu agertzen diren estekak. Ea ba gustatzen zaizkizuen!

http://youtu.be/Ud5mtkyu2x4

http://youtu.be/udgoihwrk9c

http://youtu.be/4pZ8oucXUxA

http://youtu.be/x9pLZphjegM

http://youtu.be/wuJYzSbrGJk