LABELS

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

LH 5 PROBINTZIEN DENTSITATEA

Hemen ikasleek kalkulatutako dentsitateak:
Klik irudian handitzeko! Amai ezazu ariketa!

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

LH 5 TUTORETZA


Lehenengo ebaluaketan tutoretza arloan gelako taldetxoek proiektu txiki hau eraman zuten aurrera, honako helburuekin:
- Ikasgelan dugun taldearen eta kide bakoitzaren aurkezpena egitea.  
- Ikasturte honetarako ditugun helburu eta konpromisoak agertzea.            
- Kooperatiboki lan egitea: guztiok parte hartzea, elkar laguntzea, talde kohesioa eta elkar-ezagutza maila hobetzea... 
- IPADaren erabileran trebatzea.

Hemen aukezpenak ikusgai:

LH 5A

BOSTAK Asier I, Ander, Maider, Nahia eta Ekaitz.

3n+1m ARTXANDAPEN GALDUTA Ane, Maria, Eneritz eta Asier M.

IKASTOLAKO LABIRINTOAN Jon, Antxon, Ibai eta Markel.

ARTXANDAPETIK BUELTAKA Olaia, Uxue, Xabier eta Gaizka.

SUPER LAGUNAK ARTXANDAPEN Sergio, Sami, Ainhoa eta Alaia.

IKASLE ABENTURAZALEAK Danel, Gorka, Sara eta Leire.

LH 5B
MUNDUKO KONPON GABEAK Asier I, Amaia, Leire J, Ibon

NESKA-MUTILEN TALDEA Leire G, Pablo, Elixabete, Ander

PUMA TALDEA Mikel, Unai, Paula, Uxue

LIGI Gari, Iratxe, Lander, Iraia

LAGOCEXA TALDEA Xabier, Laia, Gorka O, Celia.

MINI MOIS Aritz, Itxasne, Gorka P, Izaro.

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

IRAKURKETA LIBURUA (II. eta III. saioak)


Jarraian, irakurtzen ari zaren liburuan klikatu eta galderak erantzun!

5-6-7-8. kapituluak!                                                    5-6-7-8. kapituluak!

Azken atalak!


DINOSAUROEN GARAIAN LH1A

Denboraren makinan egindako lehenengo bidaia Dinosauroen garaira izan da.

Ikusi zenbat ikasi dugun!



2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

SUBJEKTUA ETA PREDIKATUA

Web orri honetan sartu eta subjektua eta predikatua lantzeko lehen 2 orrialdeak egin itzazu. Gogoratu erantzunak zuzentzeaz eta dena ongi egin arte ez etsi!

Subjektua eta predikatua

GURE TXOKO KUTTUNA

LH 3. mailako neska-mutilek GURE TXOKO KUTTUNA unitatean BILBOren inguruko xehetasun zein bitxikeria mordoa ikasteko eta bizitzeko aukera izan dute! Ikus ezazue arretaz:

2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

IBAIAK

Mendi eta ibaien inguruan ikasten gabiltzanez, hona hemen esteka hau: IBAIEN ATALAK

Gogoan izan, zure ikaskide begizorrotzek Belekon* ere Euskal Herriko mapa politiko zein fisikoa birpasatzeko jarduerak aurkitu dituztela!

*Beleko zure etxeko ordenagailuan instalatzeko hor sakatu.

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

MUNDUKO ERLIJIOAK

Azken aste hauetan LH6. mailako ikasle-irakasleok munduko erlijio ezberdinak lantzen ibili gara. Gelako talde bakoitzak erlijio mota bat landu du eta gaiaren amaieran egindako lana elkarbanatu dute. Azkenik, gaiari amaiera erakargarri bat emateko, Erlijioen Tribiala lehiaketa ospatu dugu. Kasu hauetan gertatzen den moduan, lehiakortasun puntu bat ere antzeman zen, gela bat bestearen aurka aritu baitzen!

Durante las últimas semanas, tanto los chicos y chicas como los tutores de 6ºEP hemos estado trabajando acerca de las diferentes religiones. Cada grupo ha analizado una religión y al final hemos compartido lo aprendido. Para finalizar el tema de una manera atractiva hemos llevado a cabo entre ambas clases El Trivial de las Religiones.









2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ

Zazpi PROBINTZIAK eta hauen HIRIBURUAK zein MUGAK ikasterako orduan erabil dezakezu mapa hau!
Gogoan izan, azalpenak txukun emateaz; batez ere mugak azaltzera zoazenean: erabil itzazu puntu kardinalak!
Honetaz gain, argi izan ezazu; Euskal Herria, Euskadi, Ipar-Euskal Herria  eta Hego-Euskal Herria kontzeptuak ere. Gai izango zinateke azaldu eta bereizteko?


2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

ESPAINIAKO MAPA POLITIKOAK

Hemen daukazue Espainiako autonomi erkidegoak eta probintziak lantzeko web orri benetan baliagarri bat. Sartu eta egin froga!

Mapa interaktiboak

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

BALOREAK LANTZEN

Honats agindutako aurkezpenen bideoak!

LH 5 UNIBERTSOA


Kaixo lagun,
Ikaslegan lantzen ari garen inguruko gaien azalpen eta animazioak aurki ditzakezu jarraian; hobeto ulertzeko lagungarria izan daiteke patxadaz irakurri eta aztertzea:

UNIBERTSOAREN SORRERA ETA ELEMENTU NAGUSIAK:
Unibertsoaren sorrera (Big Bang), Galaxiak, Izarrak, Eguzkia eta Eguzki Sistema.
Klikatu > UNIBERTSOAREN SORRERA

EGUZKI SISTEMA:
 Klikatu > EGUZKI-SISTEMA


LURRAREN MUGIMENDUAK:
Klikatu > LURRAREN MUGIMENDUAK

ILARGIAREN MUGIMENDUAK, FASEAK ETA EKLIPSEAK:
Klikatu >  ILARGIAREN MUGIMENDUAK ETA FASEAK



Eguraldia-saioan Eguzki-eklipseen inguruko erreportaia: EGUZKI-EKLIPSEA (eitb)
Eklipse motak: Tipos de eclipses

Beha ezazu, eguraldia lagun dugun iluntze edo gau batean ilargia zein fasetan dagoen!
Sarritan zenbait egutegik ere horren berri ematen digute!

GRABITATEA:
Hona hemen definizioa eta zenbait azalpen tekniko.
Klikatu > Grabitazio (Wikipedia)
Baina, lasai lagun, izango duzu hau guztia ikasteko aukera hurrengo ikasturteetan, momentuz, uler ezazu grabitazioaren ideia nagusia eta jarraian dituzun bideo labur hauetaz goza ezazu:




2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

BALOREAK LANTZEN

Ikasturtea hasi denetik Tutoretza eta Erlijio saioetan gaur egun oraindik ere baztertuta jarraitzen duten giza taldeei buruz ibili gara hitz egiten. Ikasleak ohartu dira Jesusen garaian iada bazegoela bazterkeria hau eta gizartea oraindik ez dela gai izan hainbat bidegabekeriari buelta emateko.
Azpian dituzuen argazki hauetan ageri dira beraien ustetan baztertuta jarraitzen dutenen zenbait adibide. Laister, egingo dituzten aurkezpenen bideoak izango dituzue ikusgai.






BILAKATU ZEN BIZIGAI


Aste honetan bertan amaitu dugu gaia eta LH 6Bko ikasleek mural ezberdinetan jaso dute unitatean zehar ikasitako hainbat ezagupen. 
Azkenik sumendi bat zartarazten ere ausartu dira eta, teknika arazoren bat tarteko, ikusi ahal izan dute sumendiaren erreakzioa barneko indarrek bultzatzen dutenean nolakoa izan ohi den.
Hona hemen beraiek egindako aurkezpenak!


2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

ATMOSFERAREN KUTSADURA

Atmosfera nola kutsatzen dugun agertzen da hurrengo bideoan. Ikusi ostean, ea gure planeta zaintzeko neurririk har dezakezun!



BILKATU ZEN BIZIGAI

Froga gainean daukagu eta azken birpasoa emateko hemen dakazu aukera!

Lurraren zatiak eta geruzak ikasi ondoren, berau eraldatzen duten indar geologikoak errepasa ditzakezu (irakasleon jarduna entzun gabe gainera!).

Lurraren itxuraldaketa

>> LURRAREN ITXURALDAKETA

Tolesturak eta failak

>> TOLESDURAK ETA FAILAK 1
>> TOLESDURAK ETA FAILAK 2

Sumendiak

>> SUMENDIAK 1
>> SUMENDIAK 2

Lurrikarak

>> LURRIKARAK 1
>> LURRIKARAK 2






MUSIKA

BI MUSIKARIAK txirula partitura:
Handitzeko partirura gainean klikatu!

AZKEN MUXARRA karaokea:
Jarraitu letra eta abes ezazu!

2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

BELEKO (Eragiketak, kalkulua...)

Uda honetan komadun zein komagabeko eragiketak birpasa ditzazun hemen duzu BELEKO aplikazioa deskargatzeko aukera! Horretarako estekan edo irudian klikatu. Winrar aplikazioaren bidez konprimatu dugu, ez baduzu, deskonprimatu ahal izateko Winrar hemen eskuratu!

¡Para que este verano puedas repasar las operaciones con comas y sin comas, aquí tienes la opción de descargarte la apliación BELEKO! Para eso, pincha en el link o en la imagen. Está comprimido mediante la aplicación Winrar, si no dispones de ella, 'puedes conseguir Winrar aquí!

https://dl.dropboxusercontent.com/u/37693867/LH%203%20BELEKO.rar

https://dl.dropboxusercontent.com/u/37693867/LH%203%20BELEKO.rar

2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

SUKARRIETARA!





SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Bilboko Uribarritik
gatoz Busturialdera,
Artxandape ikastolan
landutakoan arabera
ikaskideekin jolastu
eta gogotsu_ikastera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Hamar-hamaika urteko
neska-mutilak gu gera,
ur_eta lur proiektuetan
goizero gu murgiltzera,
ta_arratsaldez tailerrekin
zeharo dibertitzera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)   

2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

ANTZEZLANAK

Kaixo lagunok!
Azkenean baditugu hemen LH 6. mailako neska-mutilen antzezlanak!
Jarraian ikus eta nahi izanez gero deskarga ditzakezue!

LH 6A IZEBAREN HERENTZIA Deskargatzeko hemen klikatu!





LH 6B "ZIRKUS" ZIRKUA Deskargatzeko hemen klikatu!

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

ITZALEN ANTZERKIAK



LH 5. mailan EKIN ETA EKIN BILATZEN DITU, JAKINTZA ETA ARGIA! izeneko 5. unitatean, argia, ikusmena... lantzen aritu gara. Proiektuan txinatar itzalak eta irakurketa dramatikoa uztartu ditugu ; honi esker, besteak, talde-lana, sormena, arte trebetasuna, idazketa eta irakurketa garatzeko aukera izan dugu.

Klikatu izenburuen gainean bideoak ikusteko:












2014(e)ko maiatzaren 7(a), asteazkena

Atzo, Maiatzaren 6an, Lehen Hezkuntzako neska-mutilek KOMETA BIDAIARIA ikuskizunean parte hartu zuten. Naroa Goirienaren zuzendaritzapean, munduko dantzak izan genituen entzungai eta ikusgai! Txina, Errusia, Brasil, Irlanda, Kuba, Hegoafrika eta Euskal Herria... Mundu osoan zehar bidaia egin genuen munduko musika eta dantzen bitartez!

Lan bikaina eta ikuskizun aparta!! Ikasleek ondo baino hobeto pasatu zuten eta Haur Hezkuntzakoak ere han izan ziren ikuskizunaz gozatzen!!

Argazkiak hemen ikusgai.


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

ARGIA ETA ERREFRAKZIOA

Hona hemen LH 5Bko ikasleek argia eta errefrakzioari buruz egindako esperimentuak

2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

LH 5 GUANTANAMERA

PARTITURA: Handitzeko irudi gainean (partituran) klikatu.
KARAOKEA: Musika entzuteko bideoa piztu. Play!
Gogoan izan, honekin ensaiatu baino lehen musika gabe ondo egin behar duzula!

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

LH 5 IKUSMENA

Ondorengo estekan, ikusmen-organoan sakatu eta dauden 4 jarduerak burutu (goian 1-2-3-4 zenbakiak agertuko zaizkizu).
http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/contenidosdigitales/programasflash/Agrega/Primaria/Conocimiento/Sentidos/index.html

LH 5 ARGIAREN FAKTURA

Jarraian edozein etxetan jaso dezakegun argiaren facturaren adibidea duzu. Faktura hau kontzeptu ezbardinetan banandurik agertzen zaigu: kontratatutako potentzia, kontsumitutako energia, argindarraren gaineko zerga, ekipoen alokairua eta BEZa (IVA). 
• Idatzi zatiki moduan bost kontzeptu hauetako bakoitzari dagokion zenbaki hamartarra. 

Faktura horren batura 60,63 €-koa da. Amona Maria Luisak fakturaren bi heren (2/3) ordainduko digu. 
• Marraz ezazu irudi batean kolore batez amonak ordainduko duen zatia eta beste kolore batez gainontzeko partea. 
• Kalkulatu zenbat diru ordainduko duen amonak eta zenbat den gainontzekoa.



2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

LH 5 DIGESTIO APARATUA

  • DIGESTIO-APARATUAREN FASEAK
Digestio-aparatuaren faseak

  • DIGESTIO-PROZESUA


  • DIGESTIO-APARATUA: Organoak eta funtzioak


  • ELIKAGAIAK ETA DIETA-OREKA