LABELS

2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

AUTOEBALUAZIOA-KOEBALUAZIOA

Lehen hiruhilekoa joan zaigu eta hausnarketa egiteko momentua iritsi zaizu. Bi galdetegi dituzu segidan, labur-labur erantzuteko modukoak. Erantzuten hasi aurretik gauza bat eskatu nahi dizut, zintzoa izan zure erantzunetan, zure erantzunek asko lagunduko baitigute hobetzen.
Joan behean dituzun esteketara eta hasi erantzuten!

Autoebaluazioa

Koebaluazioa

2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

LH 2 ANTZERKIAK

Txanelako2. unitatean LH 2ko ikastaldeek egindako antzezlanak hemen ikusgai:

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

EUROPA

Klik hemen estatu eta hiriburuen zerrenda deskargatzeko.

Europako Estatuen kokapena lantzeko hemen bizpahiru aukera:

- Estatuen izenak mapan kokatu.

- Adierazitako estatuak zein izen du

- Non dago?

Azkenik hemen zenbait hiriburu ikasteko aukera:

Zein hiriburu da?



2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

ESPAINIAKO IBAIAK

Ikasitakoa gogoan duzun ala ez ikusteko, erabil ezazu Gaizkak helarazitako Enrique Alonsoren orri hau.
Gero, emaitza koadernoan apuntatu eta irakasleari eman horren berri! :-)

Egin klik irudian ibai eta itsasoen izenak ikasteko:

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

LH5 LURRA



Hemen duzue astebururako lana eta bide batez lurrari buruz ikasitakoa birpasatzen lagunduko dizuen ariketa dibertigarri bat.
Egin ezazu klik beheko estekan eta web orriaren behealdean bi esteka aurkituko dituzu lehenengoa aurkezpen bideo bat da eta hurrengoa bideoari buruzko zenbait galdera. Ekin lanari eta zorte on!

Web orrira joan

2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

LH 6 SUMENDIAK

Irudian klikatuz sumendien inguruan gehiago ezagutzeko aukera izango duzu. Adi irakurri!
http://webgunea.ikastola.net/txanela_6/sumendiak/sumendiak_sarrera.swf





Amaitzeko, hemen galdera-sorta; ea ulertu duzun...
http://webgunea.andoainikastola.net/txanela_6/sumendiak_galderak/index.htm


2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

LH 5 SUKARRIETARA GOAZ


Sukarrietara joan aurretik abestia ikasi behar dugu. Beraz ekin lanari eta abestu topera!!


SUKARRIETARA (3:34)

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Bilboko Uribarritik
gatoz Busturialdera,
Artxandape ikastolan
landutakoan arabera
ikaskideekin jolastu
eta gogotsu_ikastera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Hamar-hamaika urteko
neska-mutilak gu gera,
ur_eta lur proiektuetan
goizero gu murgiltzera,
ta_arratsaldez tailerrekin
zeharo dibertitzera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

LH 14-15 IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA

Atzo ikastolako LH-ko ikasleek aurtengo ikasturteari bukaera eman zioten. Horretarako, izugarrizko ekitaldia antolatu zuten abesti, dantza eta baita umorezko  esketxekin ere.
Hona hemen ekitaldiaren bideoa, disfrutatu uda eta opor onak pasa!!!

2015(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

LH5 LARRUAZALA ETA EGUZKIA

Argazkian klik eginez irakurri beharreko testuak aurkituko dituzu!
Adi: lehenengo testua irakurri ostean, "Gomendioak ikusi" klikatu behar duzu bigarren atalera joateko!

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckcmpn02/eu/contenidos/informacion/indice_verano/eu_aurkibi/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/piel_sol/eu_larrua/larrua_eguzkia.html

2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

NIRE TALDEKIDEAK EBALUATZEN LH6A

Oraingo honetan zure taldekideak ebaluatuko dituzu. Balorazioa azken unitatean zehar eginiko lanaren ingurukoa izango da eta ez ahaztu ahalik eta zintzotasun handienarekin baloratu behar dituzula, laguntasuna edo ezinikusia alde batera utzita.

Egin klik hemen LH6Akoa bazara
Egin klik hemen LH6Bkoa bazara

ESPERIMENTUAK BALORATZEN

Aurkezpena bukatu ostean egin ezazu balorazioa. Gogoratu balorapena ahalik eta zintzoena izatea dela komenigarriena.


Esperimentua ebaluatzeko egin klik hemen

2015(e)ko apirilaren 26(a), igandea

LH INKESTAK

Kaixo ikasle,

Oraingoan zure laguntza behar dugu. Horretarako, zintzotasunez eta errespetuz erantzun ezazu hurrengo galdetegia.
Lasai, 22 galdera-labur baino ez dira!
Zerbitzuak (jantokia, eskolaz kanpokoak, biblioteka) erabiliz gero, galdera "extra-ren" bat gehiago izango duzu.
Sartzeko, sarreratxo hau irakurri ostean, klik irudian! Kodea adieraziko dizu.

Eskerrik asko!
 Klik hemen.

2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

LH 5 TXANELA: Argia eta ikusmena

Hemen ikasgelan landu ditugun kontzeptuak, bideoak berriz ikusi nahi izanez gero:


FISICA: La reflexiĂ³n de la luz

BEAKMAN: ReflexiĂ³n (islapena)

BEAKMAN: RefracciĂ³n y arcoiris (errefrakzioa eta ostadarra)


2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

NAHASTEAK BEREIZTEN

Oraingo honetan nahasteak nola bereizi daitezkeen frogatuko duzue. Esperimentua egin aurretik ireki ezazue txosten hau zein pausu eman behar dituzuen ikusteko. Zorte on zientzialari!
EGIN KLIK HEMEN

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

LH 4 EBALUAZIO DIAGNOSTIKORAKO FROGAK

Kaixo ikasle:
LH 4. mailan egin beharko dituzun Ebaluazio Diagnostikoa izen "xelebrea" duten froga horien entrenamendua egin ahal izateko, ondorengo estekan klikatuz sartuko zara. Ondo irakurri argibideak!


2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

BIZKAIA IRRATIA

Pasa den asteartean Bizakaia Irratitik egin ziguten bisita eta larunbat goizero emititzen duten "Zortziko txikia" saiorako grabaketa bat egiteko aukera izan genuen. Irratsaioa prestatzeko hamabostero edukitzen duten bertsolaritza saioaz baliatu gara. Irrati saio honetarako, izenak berak dioen bezala, hainbat bertso prestatu ditugu baina baita Bilintx bertsolari handiaren bizitzari buruzko zenbait pasarte eta bitxikeria ere.
Bide batez, jakin ezazue, saio hau larunbat honetan, hilaren 7an, goizeko 11.30etan emitituko dutela Bizkaia Irratian (102,6 FM). Saioa entzuteko aukerarik ez baduzue euren web orrian ere aurkituko duzue datorren astetik aurrera.
Sakatu hemen irratsaioa osorik entzuteko
Hemen dituzue irratsaioko zenbait pasarte.











2015(e)ko urtarrilaren 27(a), asteartea

LH 5 LURRASKA CONNECTION

Lurraskan bigarren eguna dugu jada! Momentuz, gaur goizeko euri leuna kenduta, eguraldiak errespetatu gaitu.
Lehen egunean, baserri-eskola ezagutu ondoren, etxabereen inguruan ikusi eta ikasteko aukera ona izan dugu: txerri, zaldi, ardi, ahuntz, llama, orkatz, untxi, olioak eta indioilar espeziak ditugu hemen. Eguna borobiltzeko zaldian montatzeko aukera izan dugu.
Gaur, ordea, eskulanen bidez ugaztunen eta hegaztien munduan gehiago sakontzeko aukera izan dugu. Hegaztien nondik norakoak ezagutzeaz ez eze, beraientzat bizitokiak eraiki ditugu. Ugaztunen berri izateaz gain, hauen oinatzen bilduma ere osatu dugu.
Bi egun hauetan, 24 orduz ikaskideekin disfrutatzeko parada ere izan dugu. Hemen gabiltza, jolasean jo eta ke; futbola, saskibaloia... futbolinak ere gure gustuko denborapasa bihurtu dira. Gaur Santurtziko laguntxoak heldu zaizkigu, gu baino urtebete gaztetxoagoak. Gauean, gaurkoan ere: jolasak eta diskoteka! Baina lasai, 23:00etarako denok ohean ginen, argia itzalita eta lotan. Ia goizeko 8:00ak arte ohean lasai etzanda itxaroteko gai izan gara.
Otordu onak egiten gabiltza, errepikatu nahi duenak nahi adina jan dezake. Hori bai, jatun txarra... beti jartun txar!
Gogoan izan web-orriko galerian argazkiak  dituzuela!
Segundo dĂ­a en Lurraska, salvo la ligera lluvia matutina de hoy, el tiempo nos estĂ¡ respetando.
El primer dĂ­a, tras conocer la granja-escuela, tuvimos la oportunidad de conocer y observar sobre los animales del entorno, especies tales como el cerdo, la oveja, la cabra, el caballo, la llama, el corzo, el conejo, la gallina y el pavo. Para poner el broche de oro al dĂ­a, pudimos montar a caballo.
Hoy en cambio, hemos profundizado en el conocimiento de las aves y los mamĂ­feros mediante unas manualidades. Como final de la actividad hemos construido un hogar para aves y hemos completado una colecciĂ³n de huellas.
Durante estos dos primeros dĂ­as, hemos disfrutado de la convivencia con nuestros/as compañeros/as de clase durante las 24 horas del dĂ­a. AquĂ­ andamos, juega que te juega: al fĂºtbol, al baloncesto... TambiĂ©n nos hemos hecho los amos del futbolĂ­n. Hoy han llegado amiguitos/as de Santurtzi, son un año menores que nosotros/as. Y esta noche tambiĂ©n: juegos y discoteca., pero tranquilos, que para las 23:00 estĂ¡bamos ya dormidos/as. Hemos "aguantado" en la cama casi hasta las 08:00. Los profes estĂ¡n contentos, ademĂ¡s dicen que con el paso de los dĂ­as, "esto del dormir mejora", asĂ­ que no hay razĂ³n para quejarse.
En lo que al comedor respecta, nos va bien. Tenemos la opciĂ³n de repetir una y otra vez. Eso sĂ­, los/as malos/as comedores/as no han experimentado cambio alguno.
¡Recordad que disponĂ©is de fotos  de ayer y hoy en la galerĂ­a de la web!

2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

2015-01-22 GOSARI-OSASUNGARRIAK

LH 5. mailako neska-mutilek, Txanelako 4. unitatean ELIKADURA eta ELIKAGAIEN inguruan aztertzen eta ikasten dihardute. Gaurkoan, GOSARI OSASUNGARRIAK ekimenari esker, lehen eskutik gosaltzea zein garrantzitsua den jabetzeaz gain, zer eta zergatik gosaldu ere jakin dute.
Hona 2 ordu inguru iraun duen ekintzaren laburpen-bideoa:

En la 4ª unidad de Txanela, los/as alumnos/as de 5º EP estĂ¡n investigando y aprendiendo sobre la NUTRICIĂ“N y LOS ALIMENTOS. Hoy, gracias a la actividad DESAYUNOS SALUDABLES, han podido percatarse y conocer de primera mano la importancia del desayuno; tambiĂ©n quĂ© es conveniente desayunar y por quĂ©. AquĂ­ teneĂ­s un breve resumen de la actividad que ha durado aproximadamenete unas 2 horas.

2015(e)ko urtarrilaren 20(a), asteartea

A itsatsia

Hona hemen "a" itsatsia lantzeko zenbait ariketa. Aurretik erabilerari buruzko adierazpen sinple zein ulergarri batzuk dituzu. Irakur itzazu!

"A" itsatsia

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

HERRIAK ETA OHITURAK

Irakur ezazu Jon Arretxeren Herriak eta ohiturak irakurgaia:, horretarako irudian klikatu:


LH2 ERDI AROA

Bota begirada bat ikasleek Erdi Aroaren inguruan egindako lanari... Zenbat aldatu den Bilbo, ezta?



2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

LH 5 ZENBAKI HAMARTARRAK - ERAGIKETAK

Bota begirada bat Luisa MarĂ­a Arias Prada irakasleak zenbaki hamartardun eragiketak lantzeko osatutako interneteko esteka-bildumari.

BATUKETAK ETA KENTETAK (hamartarrekin)


BIDERKETAK ETA ZATIKETAK (hamartarrekin)