LABELS

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

GOSARI OSASUNTSUA PRESTATZEN IKASI DUGU!

Bilboko Udaletxeko Osasuna Sustatzeko Sekzioaren eskutik,  “Elikadura eta ohitura osasuntsuak” izeneko tailerra egin dugu Ikastolan. Aste honetan, gosari osasuntsua nola prestatu behar den ikasi dugu.
Jakin nahi duzue zer gosaldu behar dugun osasuntsu egoteko eta   energia izateko?


ESNEKI bat (esnea, jogurta edo gazta), ZEREALAK (gailetak, zerealak edo ogia) eta FRUTA bat jan behar dugu egunero!

Hau ikasteko jolas bat egin dugu.


Gero, jantokiko mahaietan kokatu gara gosaltzeko.
Oso garrantzitsua da eserita eta lasai  gosaltzea, eta gu horrela egon gara!


Gosaltzeko prest gaude! On egin!

Fruta lehenengo:


Gero esnekia eta zerealak:
Guk esnea edo jogurta eta ogia jan dugu.



 Hemendik aurrera horrela gosalduko dugu :) 
Eta zuek?

LH 1. MAILAN GAUDE!


Haur Hezkuntza atzean utzi eta Lehen Hezkuntza hasi dugu. 
Klasekide berriekin gaude eta poz-pozik eta gogo handiz hasi dugu kurtso berri hau, asko ikasteko eta oso ondo  pasatzeko prest!


LH 1A 

LH 1B