LABELS

2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

BULLYINGaren INGURUKO IKERKETA

Kaixo ikasle,
Eusko Jaurlaritza Bullyingaren inguruko ikerketa egiten ari da eta Artxandape Ikastolari honetan parte-hartzea egokitu zaio, LH 4A, LH 5A eta LH 6B ikastaldeei hain zuzen ere.
Horregatik, honako galdetegi hau bete beharko duzu.
Sartzeko beharko duzun pasahitza irakasleak emango dizu.
Adi, irakaslearen azalpenei!
Zintzotasunez erantzun! Eskerrik asko!


2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

GALERIA DE ARTE

¡INAUGURACIÓN DE UNA GALERÍA DE ARTE... ARTXANGAZTE!


Este viernes, los alumnos de LH6 os invitan a visitar su galería de arte, ArtxanGazte. En esta galería, además de versionar algunas obras muy populares y conocidas, han generado un código QR a través del cual podréis ver vídeos sobre las vidas de los artistas.
Os invitamos a descargar una app para leer los códigos QR y visitar los vídeos que los estudiantes han realizado.


Pasa den ostiralean, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleek ArtxanGazte arte galeria zabaldu zuten. Galeria honetan, artelan ezagun ugari bertsionatzeaz gainera, QR kode bat sortu zuten. Honi esker, artisten bizitzari buruzko bideoak ikusi ahal izango dituzue.





  ARTISTAK ETA ARTELANAK
























   Da Vinci y Machado                              




2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

LHko EKITALDIA

Gaur LHko Ekitaldia izan dugu. Sargoriari aurre egiteko ospakizun eta jai-giroa nagusi izan dira gure jolastokian, LH 1etik hasi eta LH 6ra.
Zorionak, ikasturtean zehar egindako lanagatik, ikasle, maisu-andereño eta laguntzaileei ere!
Zorionak ere Garbiñe eta maisu Joni!!!



Ekitaldiko bideoak deskargatzeko esteka.
Enlace para descargar los vídeos.

2017(e)ko ekainaren 15(a), osteguna

LH 3-4 AITITE-AMAMENI OMENALDIA

Atzo Ikastolako LH 3-4 mailako ikasleek euren aitite-amamei merezitako omenaldia eskaini zieten. Azken asteetan, ikasglean gai hau lantzen ibili izan dira neska-mutilak. 
Ekitaldian zehar ikasleek aitite-amamei eskerrak emateko asmoz olerkiak, bertsoak eta abestiak kantatu zizkieten. Helduen hitz eta hasunarketak entzuteko tartetxoa ere izan zen. Une benetan hunkigarria eta goxoa bizi izan genuen guztiok! Ekitaldiko argazkiak.

Ayer el alumnado de 3º-4º de EP rindió un más que merecido homenaje a sus aitites y amamas. Durante las últimas semanas nuestros chicos y chicas han estado trabajando el tema en clase. 
En el acto pudieron escucharse, poemas, bertsos y canciones de agradecimiento. Tanbién hubo reflexiones y palabras de cariño por parte de nuestros mayores ¡Fue un momento realmente emocionante! Fotos del evento.




Bideoak deskargatu nahi izanez gero: DESKARGATZEKO ESTEKA


En caso de querer descargar los vídeos: ENLACE DE DESCARGA

2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

LH 4 URA BIZITZAREN ITURRI



Txanelako arlo honetan baliabide hauek ondo etorriko zaizkigu. Izenburuak kontuan hartuz, lanean hasteko, klikatu ezazu irudiotan.
IBAIAREN IBILGUAK: (L 23. orrialdea)
URA ONDASUN URRIA: (L 12-13. orrialdea)
URAREN ZIKLOA: (L 22. orrialdea)
URAREN KUTSATZAILEAK: (L 34. orrialdea)
KUTSADURA EKIDITEN ARI GARA: (L 34. orrialdea)


2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

KORRIKAKO BERTSOA



   Korrika txikia ostiral honetan izango da! Hau da egin dugun      bertsoa denok batera kanta dezagun!


    DOINUA: Maritxu nora zoaz

                          

Otxandio ta Iruña
batzen zenbat jende
gu Korrika Txikian
oso pozik gaude,
etorri, izateko
euskararen jabe
gu Uribarrin gaude
euskararen alde!

Gaur Korrika txikian
primeran gaude gu
euskara zabaltzea
da gure helburu,
gure eskutan dago
zuk ere lagundu
gure_artean euskaraz
hitz egin behar dugu






2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

LENGUAKO LIBURUAK


ASTE SANTUA BAINO LEHEN LIBURU HAUETAKO BAT EROSI BEHAR DUZUE!

Informazio gehiago nahi izanez gero, klik egin hurrengo argazkietan.

- ¿De vacaciones en México? Marinella Terzi - Ala Delta 

- El robo de las Meninas Luisa Villar Liebana - Ala Delta




2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

PINTXO DASTAKETA

PINTXO DASTAKETA!!!


LH5. mailako ikasleok ebaluaketari amaiera eman diogu pintxo dastaketa bat antolatuz! 

Jateaz gain, ikasle bakoitzak prestatutako pintxoaren aurkezpena egin du.

Mila esker familiei eskainitako laguntzagatik! 

Artista batzuk zarete!








2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

LH 4 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Kaixo LH4ko ikasle,

Martxoan zehar Ebaluazio Diagnostikoa izeneko frogak egin beharko dituzu. Lasai, urte osoan gogor lan egiten zabiltza eta: irakurmena, entzumena, matematika eta zientziekin lotutako galderak izango dira. Froga honeek ordenagailu bidez egin beharko dituzu. Horregatik, eguna iritsi bitartean, sistema ezagutzeko ondorengo pausuak jarraituta entrenatu ahal izango duzu:

Ikaslearen kodea: agendan itsatsi duguna
Jaiotze-data (eguna eta hila): bakoitzak berea
Probaren kodea: ed17simul
Simulazioan, ikasle bakoitzari proba agertuko zaio aukeratutako hizkuntzan. Nahiz eta konpetentzia guztien izenak agertzen diren, bakoitzaren barruan eredu bakar eta konpetentzia anitzeko bat aurkituko duzue. Hona hemen trikimailu batzuk. Bai simulazioan bai benetako probetan erabilgarriak izango dira ikasleentzat:
 "F11": pantaila osoa ikusteko.
 "Ctrl +": pantailako letra handiagotzeko (erabilgarria ikusmen-arazoren bat duten ikasleentzat).
 "Ctrl -": pantailako letra txikiagotzeko.

2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

SUKARRIETAKO BERTSOA



ASTELEHENEAN SUKARRIETARA GOAZ!!!


BESTE IKASTETXEETAKO IKASLEEN AURREAN AURKEZPENA EGITEKO HURRENGO BERTSOA KANTATUKO DUGU.



*Lehenengo minutua bakarrik



Bilboko_Artxandapetik

Sukarrietaraino

Planeta proiektua,

lantzera honaino.

Aurkeztean jatorrak

ahal_izateraino

lagun berriak hemen

guk egiteraino

ondo pasako dugu


gure bueltaraino (bis)