LABELS

2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

SUKARRIETARA!





SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Bilboko Uribarritik
gatoz Busturialdera,
Artxandape ikastolan
landutakoan arabera
ikaskideekin jolastu
eta gogotsu_ikastera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Hamar-hamaika urteko
neska-mutilak gu gera,
ur_eta lur proiektuetan
goizero gu murgiltzera,
ta_arratsaldez tailerrekin
zeharo dibertitzera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)   

2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

ANTZEZLANAK

Kaixo lagunok!
Azkenean baditugu hemen LH 6. mailako neska-mutilen antzezlanak!
Jarraian ikus eta nahi izanez gero deskarga ditzakezue!

LH 6A IZEBAREN HERENTZIA Deskargatzeko hemen klikatu!





LH 6B "ZIRKUS" ZIRKUA Deskargatzeko hemen klikatu!

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

ITZALEN ANTZERKIAK



LH 5. mailan EKIN ETA EKIN BILATZEN DITU, JAKINTZA ETA ARGIA! izeneko 5. unitatean, argia, ikusmena... lantzen aritu gara. Proiektuan txinatar itzalak eta irakurketa dramatikoa uztartu ditugu ; honi esker, besteak, talde-lana, sormena, arte trebetasuna, idazketa eta irakurketa garatzeko aukera izan dugu.

Klikatu izenburuen gainean bideoak ikusteko:












2014(e)ko maiatzaren 7(a), asteazkena

Atzo, Maiatzaren 6an, Lehen Hezkuntzako neska-mutilek KOMETA BIDAIARIA ikuskizunean parte hartu zuten. Naroa Goirienaren zuzendaritzapean, munduko dantzak izan genituen entzungai eta ikusgai! Txina, Errusia, Brasil, Irlanda, Kuba, Hegoafrika eta Euskal Herria... Mundu osoan zehar bidaia egin genuen munduko musika eta dantzen bitartez!

Lan bikaina eta ikuskizun aparta!! Ikasleek ondo baino hobeto pasatu zuten eta Haur Hezkuntzakoak ere han izan ziren ikuskizunaz gozatzen!!

Argazkiak hemen ikusgai.


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

ARGIA ETA ERREFRAKZIOA

Hona hemen LH 5Bko ikasleek argia eta errefrakzioari buruz egindako esperimentuak