LABELS

LH5 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH5 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

KORRIKAKO BERTSOA



   Korrika txikia ostiral honetan izango da! Hau da egin dugun      bertsoa denok batera kanta dezagun!


    DOINUA: Maritxu nora zoaz

                          

Otxandio ta Iruña
batzen zenbat jende
gu Korrika Txikian
oso pozik gaude,
etorri, izateko
euskararen jabe
gu Uribarrin gaude
euskararen alde!

Gaur Korrika txikian
primeran gaude gu
euskara zabaltzea
da gure helburu,
gure eskutan dago
zuk ere lagundu
gure_artean euskaraz
hitz egin behar dugu






2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

LENGUAKO LIBURUAK


ASTE SANTUA BAINO LEHEN LIBURU HAUETAKO BAT EROSI BEHAR DUZUE!

Informazio gehiago nahi izanez gero, klik egin hurrengo argazkietan.

- ¿De vacaciones en México? Marinella Terzi - Ala Delta 

- El robo de las Meninas Luisa Villar Liebana - Ala Delta




2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

PINTXO DASTAKETA

PINTXO DASTAKETA!!!


LH5. mailako ikasleok ebaluaketari amaiera eman diogu pintxo dastaketa bat antolatuz! 

Jateaz gain, ikasle bakoitzak prestatutako pintxoaren aurkezpena egin du.

Mila esker familiei eskainitako laguntzagatik! 

Artista batzuk zarete!








2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

SUKARRIETAKO BERTSOA



ASTELEHENEAN SUKARRIETARA GOAZ!!!


BESTE IKASTETXEETAKO IKASLEEN AURREAN AURKEZPENA EGITEKO HURRENGO BERTSOA KANTATUKO DUGU.



*Lehenengo minutua bakarrik



Bilboko_Artxandapetik

Sukarrietaraino

Planeta proiektua,

lantzera honaino.

Aurkeztean jatorrak

ahal_izateraino

lagun berriak hemen

guk egiteraino

ondo pasako dugu


gure bueltaraino (bis)

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

LH5 GABONAK



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

ORAIN ARTE PRIMERAN ARITU ZARETE LANEAN! OPORRAK GOZATU ETA HAUEN OSTEAN PILAK KARGATUTA ETA GOGOTSU
BUELTATU IKASTOLARA!







2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

AUTOEBALUAZIOA-KOEBALUAZIOA

Lehen hiruhilekoa joan zaigu eta hausnarketa egiteko momentua iritsi zaizu. Bi galdetegi dituzu segidan, labur-labur erantzuteko modukoak. Erantzuten hasi aurretik gauza bat eskatu nahi dizut, zintzoa izan zure erantzunetan, zure erantzunek asko lagunduko baitigute hobetzen.
Joan behean dituzun esteketara eta hasi erantzuten!

Autoebaluazioa

Koebaluazioa

2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

LH5 LURRA



Hemen duzue astebururako lana eta bide batez lurrari buruz ikasitakoa birpasatzen lagunduko dizuen ariketa dibertigarri bat.
Egin ezazu klik beheko estekan eta web orriaren behealdean bi esteka aurkituko dituzu lehenengoa aurkezpen bideo bat da eta hurrengoa bideoari buruzko zenbait galdera. Ekin lanari eta zorte on!

Web orrira joan

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

LH 5 SUKARRIETARA GOAZ


Sukarrietara joan aurretik abestia ikasi behar dugu. Beraz ekin lanari eta abestu topera!!


SUKARRIETARA (3:34)

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Bilboko Uribarritik
gatoz Busturialdera,
Artxandape ikastolan
landutakoan arabera
ikaskideekin jolastu
eta gogotsu_ikastera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!
SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

Hamar-hamaika urteko
neska-mutilak gu gera,
ur_eta lur proiektuetan
goizero gu murgiltzera,
ta_arratsaldez tailerrekin
zeharo dibertitzera!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA!

SUKARRIETARA! GATOZ GU SUKARRIETARA! (bir.)

2015(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

LH5 LARRUAZALA ETA EGUZKIA

Argazkian klik eginez irakurri beharreko testuak aurkituko dituzu!
Adi: lehenengo testua irakurri ostean, "Gomendioak ikusi" klikatu behar duzu bigarren atalera joateko!

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckcmpn02/eu/contenidos/informacion/indice_verano/eu_aurkibi/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/piel_sol/eu_larrua/larrua_eguzkia.html

2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

LH 5 TXANELA: Argia eta ikusmena

Hemen ikasgelan landu ditugun kontzeptuak, bideoak berriz ikusi nahi izanez gero:


FISICA: La reflexión de la luz

BEAKMAN: Reflexión (islapena)

BEAKMAN: Refracción y arcoiris (errefrakzioa eta ostadarra)


2015(e)ko urtarrilaren 27(a), asteartea

LH 5 LURRASKA CONNECTION

Lurraskan bigarren eguna dugu jada! Momentuz, gaur goizeko euri leuna kenduta, eguraldiak errespetatu gaitu.
Lehen egunean, baserri-eskola ezagutu ondoren, etxabereen inguruan ikusi eta ikasteko aukera ona izan dugu: txerri, zaldi, ardi, ahuntz, llama, orkatz, untxi, olioak eta indioilar espeziak ditugu hemen. Eguna borobiltzeko zaldian montatzeko aukera izan dugu.
Gaur, ordea, eskulanen bidez ugaztunen eta hegaztien munduan gehiago sakontzeko aukera izan dugu. Hegaztien nondik norakoak ezagutzeaz ez eze, beraientzat bizitokiak eraiki ditugu. Ugaztunen berri izateaz gain, hauen oinatzen bilduma ere osatu dugu.
Bi egun hauetan, 24 orduz ikaskideekin disfrutatzeko parada ere izan dugu. Hemen gabiltza, jolasean jo eta ke; futbola, saskibaloia... futbolinak ere gure gustuko denborapasa bihurtu dira. Gaur Santurtziko laguntxoak heldu zaizkigu, gu baino urtebete gaztetxoagoak. Gauean, gaurkoan ere: jolasak eta diskoteka! Baina lasai, 23:00etarako denok ohean ginen, argia itzalita eta lotan. Ia goizeko 8:00ak arte ohean lasai etzanda itxaroteko gai izan gara.
Otordu onak egiten gabiltza, errepikatu nahi duenak nahi adina jan dezake. Hori bai, jatun txarra... beti jartun txar!
Gogoan izan web-orriko galerian argazkiak  dituzuela!
Segundo día en Lurraska, salvo la ligera lluvia matutina de hoy, el tiempo nos está respetando.
El primer día, tras conocer la granja-escuela, tuvimos la oportunidad de conocer y observar sobre los animales del entorno, especies tales como el cerdo, la oveja, la cabra, el caballo, la llama, el corzo, el conejo, la gallina y el pavo. Para poner el broche de oro al día, pudimos montar a caballo.
Hoy en cambio, hemos profundizado en el conocimiento de las aves y los mamíferos mediante unas manualidades. Como final de la actividad hemos construido un hogar para aves y hemos completado una colección de huellas.
Durante estos dos primeros días, hemos disfrutado de la convivencia con nuestros/as compañeros/as de clase durante las 24 horas del día. Aquí andamos, juega que te juega: al fútbol, al baloncesto... También nos hemos hecho los amos del futbolín. Hoy han llegado amiguitos/as de Santurtzi, son un año menores que nosotros/as. Y esta noche también: juegos y discoteca., pero tranquilos, que para las 23:00 estábamos ya dormidos/as. Hemos "aguantado" en la cama casi hasta las 08:00. Los profes están contentos, además dicen que con el paso de los días, "esto del dormir mejora", así que no hay razón para quejarse.
En lo que al comedor respecta, nos va bien. Tenemos la opción de repetir una y otra vez. Eso sí, los/as malos/as comedores/as no han experimentado cambio alguno.
¡Recordad que disponéis de fotos  de ayer y hoy en la galería de la web!

2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

2015-01-22 GOSARI-OSASUNGARRIAK

LH 5. mailako neska-mutilek, Txanelako 4. unitatean ELIKADURA eta ELIKAGAIEN inguruan aztertzen eta ikasten dihardute. Gaurkoan, GOSARI OSASUNGARRIAK ekimenari esker, lehen eskutik gosaltzea zein garrantzitsua den jabetzeaz gain, zer eta zergatik gosaldu ere jakin dute.
Hona 2 ordu inguru iraun duen ekintzaren laburpen-bideoa:

En la 4ª unidad de Txanela, los/as alumnos/as de 5º EP están investigando y aprendiendo sobre la NUTRICIÓN y LOS ALIMENTOS. Hoy, gracias a la actividad DESAYUNOS SALUDABLES, han podido percatarse y conocer de primera mano la importancia del desayuno; también qué es conveniente desayunar y por qué. Aquí teneís un breve resumen de la actividad que ha durado aproximadamenete unas 2 horas.

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

HERRIAK ETA OHITURAK

Irakur ezazu Jon Arretxeren Herriak eta ohiturak irakurgaia:, horretarako irudian klikatu:


2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

LH 5 ZENBAKI HAMARTARRAK - ERAGIKETAK

Bota begirada bat Luisa María Arias Prada irakasleak zenbaki hamartardun eragiketak lantzeko osatutako interneteko esteka-bildumari.

BATUKETAK ETA KENTETAK (hamartarrekin)


BIDERKETAK ETA ZATIKETAK (hamartarrekin)