LABELS

2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

LH 4 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Kaixo LH4ko ikasle,

Martxoan zehar Ebaluazio Diagnostikoa izeneko frogak egin beharko dituzu. Lasai, urte osoan gogor lan egiten zabiltza eta: irakurmena, entzumena, matematika eta zientziekin lotutako galderak izango dira. Froga honeek ordenagailu bidez egin beharko dituzu. Horregatik, eguna iritsi bitartean, sistema ezagutzeko ondorengo pausuak jarraituta entrenatu ahal izango duzu:

Ikaslearen kodea: agendan itsatsi duguna
Jaiotze-data (eguna eta hila): bakoitzak berea
Probaren kodea: ed17simul
Simulazioan, ikasle bakoitzari proba agertuko zaio aukeratutako hizkuntzan. Nahiz eta konpetentzia guztien izenak agertzen diren, bakoitzaren barruan eredu bakar eta konpetentzia anitzeko bat aurkituko duzue. Hona hemen trikimailu batzuk. Bai simulazioan bai benetako probetan erabilgarriak izango dira ikasleentzat:
 "F11": pantaila osoa ikusteko.
 "Ctrl +": pantailako letra handiagotzeko (erabilgarria ikusmen-arazoren bat duten ikasleentzat).
 "Ctrl -": pantailako letra txikiagotzeko.