LABELS

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

LH5 GABONAK



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

ORAIN ARTE PRIMERAN ARITU ZARETE LANEAN! OPORRAK GOZATU ETA HAUEN OSTEAN PILAK KARGATUTA ETA GOGOTSU
BUELTATU IKASTOLARA!







2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

LH 3-4 OTSOKO

Kasu honetan ZATIKETAK indartu ahal izateko, hemen duzu OTSOKO programa.

1) Zure ordenagailuan deskargatu. Hemen klikatu. Descargar-Descargar de todos-Guardar
2) Zabaldu karpeta eta Otsoko.exe artxiboa. Programa instalatzeko.

Prest izanez, gero, aurrera zatiketekin! Eskalatzen has zaitezke, metroal gora eta gora!
Ordenagailu berrietan ez dabil, beraz kontuz!
Funtzionatzen e dionak hemen du bestelako aukera: ANIMALES MATEMÁTICOS

2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

DINOSAUROEN MUNDURA JOAN GARA!

Txanelako lehenengo gaian, Denboraren Makina eraiki dugu birziklatzeko materialak erabiliz. Denboraren Makina erabiliz garai batetik bestera bidaiatuko dugu bizi garen planeta nolakoa zen ikusteko, hobeto ezagutzeko eta gauza berriak ikasteko!





Gure lehenengo bidaia…. Dinosauroen mundura izan da! Dinosauroak bizi ziren garaira joan gara denboran atzera eginez. 

Fosilei esker dinosauroak existitu zirela dakigu, eta guk gure fosilak egin ditugu!


Dinosauroak nola desagertu ziren ikasi dugu! Meteorito bat Lurraren kontra talka egin ondoren sumendiak esnatu egin ziren. Sumendietatik atera zen suak, keak eta harriek zerua estali zuten eta eguzki-izpiek ezin izan zuten Lurrara heldu. Hori dela eta, Lurran gero eta hotz handiagoa egiten hasi zen eta dinosauroak izoztuta hil egin ziren.

Klasean sumendi bat eraiki dugu sumendiak nola esnatzen diren ikusteko.


Etxean zuen sumendia eraiki nahi baduzue,  hauek dira behar izango dituzuen materialak:
Botila bat
Plastilina (apaintzeko)
Tempera gorria 
Ozpina
Fruta gatza

Dinosauroak arrautzetatik jaiotzen zirela ikasi dugu. Gure klasean arrautza bat eduki dugu eta arrautza horretatik dinosauro bat nola jaio den ikusi dugu!


Dinosauro guztiak ez ziren berdinak. Batzuk handiak ziren, beste batzuk txikiak, batzuk belarra eta hostoak jaten zituzten (Belarjaleak ziren) beste batzuk haragia (Haragijaleak ziren), batzuk baketsuak ziren eta beste batzuk arriskutsuak.

Dinosauroen liburuxka bat egin dugu Dinosauru desberdinak sailkatzeko eta haien ezaugarriak ezagutzeko.



Gainera, dinosauroekin, hostoekin, adarrekin, harriekin... maketa bat egin dugu. 
Hona hemen gure Dinosauroen Mundua!