LABELS

LH1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

DINOSAUROEN MUNDURA JOAN GARA!

Txanelako lehenengo gaian, Denboraren Makina eraiki dugu birziklatzeko materialak erabiliz. Denboraren Makina erabiliz garai batetik bestera bidaiatuko dugu bizi garen planeta nolakoa zen ikusteko, hobeto ezagutzeko eta gauza berriak ikasteko!





Gure lehenengo bidaia…. Dinosauroen mundura izan da! Dinosauroak bizi ziren garaira joan gara denboran atzera eginez. 

Fosilei esker dinosauroak existitu zirela dakigu, eta guk gure fosilak egin ditugu!


Dinosauroak nola desagertu ziren ikasi dugu! Meteorito bat Lurraren kontra talka egin ondoren sumendiak esnatu egin ziren. Sumendietatik atera zen suak, keak eta harriek zerua estali zuten eta eguzki-izpiek ezin izan zuten Lurrara heldu. Hori dela eta, Lurran gero eta hotz handiagoa egiten hasi zen eta dinosauroak izoztuta hil egin ziren.

Klasean sumendi bat eraiki dugu sumendiak nola esnatzen diren ikusteko.


Etxean zuen sumendia eraiki nahi baduzue,  hauek dira behar izango dituzuen materialak:
Botila bat
Plastilina (apaintzeko)
Tempera gorria 
Ozpina
Fruta gatza

Dinosauroak arrautzetatik jaiotzen zirela ikasi dugu. Gure klasean arrautza bat eduki dugu eta arrautza horretatik dinosauro bat nola jaio den ikusi dugu!


Dinosauro guztiak ez ziren berdinak. Batzuk handiak ziren, beste batzuk txikiak, batzuk belarra eta hostoak jaten zituzten (Belarjaleak ziren) beste batzuk haragia (Haragijaleak ziren), batzuk baketsuak ziren eta beste batzuk arriskutsuak.

Dinosauroen liburuxka bat egin dugu Dinosauru desberdinak sailkatzeko eta haien ezaugarriak ezagutzeko.



Gainera, dinosauroekin, hostoekin, adarrekin, harriekin... maketa bat egin dugu. 
Hona hemen gure Dinosauroen Mundua!









2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

GOSARI OSASUNTSUA PRESTATZEN IKASI DUGU!

Bilboko Udaletxeko Osasuna Sustatzeko Sekzioaren eskutik,  “Elikadura eta ohitura osasuntsuak” izeneko tailerra egin dugu Ikastolan. Aste honetan, gosari osasuntsua nola prestatu behar den ikasi dugu.
Jakin nahi duzue zer gosaldu behar dugun osasuntsu egoteko eta   energia izateko?


ESNEKI bat (esnea, jogurta edo gazta), ZEREALAK (gailetak, zerealak edo ogia) eta FRUTA bat jan behar dugu egunero!

Hau ikasteko jolas bat egin dugu.


Gero, jantokiko mahaietan kokatu gara gosaltzeko.
Oso garrantzitsua da eserita eta lasai  gosaltzea, eta gu horrela egon gara!


Gosaltzeko prest gaude! On egin!

Fruta lehenengo:


Gero esnekia eta zerealak:
Guk esnea edo jogurta eta ogia jan dugu.



 Hemendik aurrera horrela gosalduko dugu :) 
Eta zuek?

LH 1. MAILAN GAUDE!


Haur Hezkuntza atzean utzi eta Lehen Hezkuntza hasi dugu. 
Klasekide berriekin gaude eta poz-pozik eta gogo handiz hasi dugu kurtso berri hau, asko ikasteko eta oso ondo  pasatzeko prest!


LH 1A 

LH 1B

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

DINOSAUROEN GARAIAN LH1A

Denboraren makinan egindako lehenengo bidaia Dinosauroen garaira izan da.

Ikusi zenbat ikasi dugun!



2014(e)ko maiatzaren 7(a), asteazkena

Atzo, Maiatzaren 6an, Lehen Hezkuntzako neska-mutilek KOMETA BIDAIARIA ikuskizunean parte hartu zuten. Naroa Goirienaren zuzendaritzapean, munduko dantzak izan genituen entzungai eta ikusgai! Txina, Errusia, Brasil, Irlanda, Kuba, Hegoafrika eta Euskal Herria... Mundu osoan zehar bidaia egin genuen munduko musika eta dantzen bitartez!

Lan bikaina eta ikuskizun aparta!! Ikasleek ondo baino hobeto pasatu zuten eta Haur Hezkuntzakoak ere han izan ziren ikuskizunaz gozatzen!!

Argazkiak hemen ikusgai.


2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

GABON KANTAK



Beltzez eta azpimarratuta dauden abestiak entsaiatzeko ondorengo bideoa erabil dezakezu.
  • Hator hator
  • Mariaren erantzuna
  • Gabon gaua heldu da
  • Kanta aleluia
  • Jingle bells (txirulaz)
  • Elur malutak

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

LH 1 DENBORAREN MAKINA


Lehenengo mailako ikasleak asmatzaileen rolean sartu eta “Denboraren makina” bat sortu dute. Etxetik ekarritako birziklatzeko gauzekin eraiki dute;  esne kutxak, jogur poteak, plastikozko botilak…
Oraingoan, “Denboraren makinan sartu eta denboran atzera bidaiatuko dugu, hain zuzen ere Dinosauroen garaira.
_________________________________________________

Los alumnos de primero de primaria se han convertido en inventores por un día y han construído una “Máquina del tiempo”,  utilizando materiales reciclables, tetrabriks de leche, envases de yogur, botellas de plástico…
Gracias a la máquina  viajarán en el tiempo, en  este caso hasta la era de los Dinosaurios.