LABELS

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

BIZKAIA IRRATIA

Pasa den asteartean Bizakaia Irratitik egin ziguten bisita eta larunbat goizero emititzen duten "Zortziko txikia" saiorako grabaketa bat egiteko aukera izan genuen. Irratsaioa prestatzeko hamabostero edukitzen duten bertsolaritza saioaz baliatu gara. Irrati saio honetarako, izenak berak dioen bezala, hainbat bertso prestatu ditugu baina baita Bilintx bertsolari handiaren bizitzari buruzko zenbait pasarte eta bitxikeria ere.
Bide batez, jakin ezazue, saio hau larunbat honetan, hilaren 7an, goizeko 11.30etan emitituko dutela Bizkaia Irratian (102,6 FM). Saioa entzuteko aukerarik ez baduzue euren web orrian ere aurkituko duzue datorren astetik aurrera.
Sakatu hemen irratsaioa osorik entzuteko
Hemen dituzue irratsaioko zenbait pasarte.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina