Bilboko Udaletxeko
Osasuna Sustatzeko Sekzioaren eskutik, “Elikadura
eta ohitura osasuntsuak” izeneko tailerra egin dugu Ikastolan. Aste honetan, gosari
osasuntsua nola prestatu behar den ikasi dugu.
Jakin nahi duzue
zer gosaldu behar dugun osasuntsu egoteko eta energia izateko?
ESNEKI bat (esnea,
jogurta edo gazta), ZEREALAK (gailetak, zerealak edo ogia) eta FRUTA bat jan
behar dugu egunero!
Gero, jantokiko mahaietan kokatu gara gosaltzeko.
Oso garrantzitsua
da eserita eta lasai gosaltzea, eta gu
horrela egon gara!
Gosaltzeko prest
gaude! On egin!
Fruta lehenengo:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina