Txanelako lehenengo gaian, Denboraren Makina
eraiki dugu birziklatzeko materialak erabiliz. Denboraren Makina erabiliz garai
batetik bestera bidaiatuko dugu bizi garen planeta nolakoa zen ikusteko, hobeto ezagutzeko eta gauza berriak
ikasteko!
Gure lehenengo bidaia…. Dinosauroen mundura izan
da! Dinosauroak bizi ziren garaira joan gara denboran atzera eginez.
Fosilei esker dinosauroak existitu zirela dakigu,
eta guk gure fosilak egin ditugu!
Dinosauroak nola desagertu ziren ikasi dugu! Meteorito
bat Lurraren kontra talka egin ondoren sumendiak esnatu egin ziren. Sumendietatik
atera zen suak, keak eta harriek zerua estali zuten eta eguzki-izpiek ezin izan
zuten Lurrara heldu. Hori dela eta, Lurran gero eta hotz handiagoa egiten hasi zen
eta dinosauroak izoztuta hil egin ziren.
Klasean sumendi bat eraiki dugu sumendiak nola
esnatzen diren ikusteko.
Etxean zuen sumendia eraiki nahi baduzue, hauek dira behar izango dituzuen materialak:
Botila bat
Plastilina (apaintzeko)
Tempera gorria
Ozpina
Fruta gatza
Dinosauroak arrautzetatik jaiotzen zirela ikasi
dugu. Gure klasean arrautza bat eduki dugu eta arrautza horretatik dinosauro
bat nola jaio den ikusi dugu!
Dinosauro guztiak ez ziren berdinak. Batzuk
handiak ziren, beste batzuk txikiak, batzuk belarra eta hostoak jaten zituzten
(Belarjaleak ziren) beste batzuk haragia (Haragijaleak ziren), batzuk baketsuak ziren eta beste batzuk arriskutsuak.
Dinosauroen liburuxka bat egin dugu Dinosauru
desberdinak sailkatzeko eta haien ezaugarriak ezagutzeko.
Gainera, dinosauroekin, hostoekin, adarrekin, harriekin... maketa bat egin dugu.
Hona hemen gure Dinosauroen Mundua!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina